LEGE OHARRA
Azken eguneraketa: 2026ko urria
1. Identifikazio-datuak
34/2002 Legeak (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa, LSSI-CE) ezarritakoa betez, jakinarazten da www.eskura.eus webgune hau honen titulartasunekoa dela:
- Izen soziala: Eskura Fisioterapia, S.L. (izen komertziala: Eskura Osasun Zentroa)
- IFK: B75187914
- Helbidea: Senpere Kalea 18, 20200 Beasain (Gipuzkoa)
- Posta elektronikoa: info@eskura.eus
- Telefonoa: +34 943 252 917
- Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua.
2. Xedea eta erabilera-baldintzak
Webgune honen helburua enpresaren fisioterapia, osteopatia, traumatologia, erreadaptazio eta prestakuntza (Eskura Academy) zerbitzuak ezagutaraztea da, baita harremanetarako, hitzordua eskatzeko eta ikastaroetan izena emateko bidea ematea ere.
Webgunera sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du eta lege-ohar hau onartzea dakar. Erabiltzaileak bere gain hartzen du edukiak eta zerbitzuak legearen, fede onaren eta ordena publikoaren arabera erabiltzea, eta ez erabiltzea jarduera ilegaletarako edo hirugarrenei kalte egiteko.
3. Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneko testuak, argazkiak, logotipoak, markak, diseinuak eta gainerako edukiak Eskura Fisioterapia, S.L. enpresarenak edo erabilera baimendu duten hirugarrenenak dira, eta jabetza intelektual eta industrialaren araudiak babesten ditu. Debekatuta dago baimen espresurik gabe erreproduzitzea, banatzea edo eraldatzea.
4. Informazio-edukia eta erantzukizuna
Webguneko informazioa dibulgaziokoa da, eta ez du inoiz ordezkatzen osasun-profesional baten kontsulta, diagnostikoa edo tratamendua. Osasun-arazoren bat izanez gero, jo ezazu profesional batengana.
Informazioa eguneratuta eta zuzen mantentzen saiatzen gara, baina ez dugu bermatzen akatsik ez dagoenik edo webgunea etengabe eskuragarri egongo denik. Ikastaroen datak, prezioak eta plazak alda daitezke; izen-ematea interesdunari hala jakinarazten zaionean soilik geratzen da baieztatuta.
5. Hirugarrenen estekak eta zerbitzuak
Webguneak hirugarrenen estekak eta edukiak izan ditzake (adibidez, online hitzordua erreserbatzeko plataforma edo Google-ren mapak). Eskura Fisioterapia, S.L. ez da horien edukien edo politiken erantzule; horiek beren baldintzen mende daude.
6. Datuen babesa eta cookieak
Datu pertsonalen tratamendua Pribatutasun politikan azaltzen da. Cookieen erabilera orriaren behealdeko «Cookien politika» estekan kontsulta eta konfigura daiteke edonoiz.
7. Aplikatzekoa den legeria
Lege-ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Edozein eztabaidatan, alderdiek zuzenbidearen arabera eskumena duten epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.
