New user?
Also registered?
ESKURA OSASUN ZENTROA · BEASAIN
Eskura Osasun Zentroa Beasaingo (Gipuzkoa) osasun zentroa da, non fisioterapeutek, traumatologoek eta prestatzaile fisikoek elkarlanean aritzen diren zure mugikortasuna berreskuratzeko. Balorazio osoa egiten dugu, behar denean ekografia muskuloeskeletikoarekin, eta tratamendua zure beharretara egokitzen dugu.
Kirol lesioak, bizkarreko, lepoko eta giltzaduretako mina, ebakuntza osteko berreskurapena eta prebentzioa lantzen ditugu. Lehen kontsultatik alta arte, talde berak laguntzen zaitu fase guztietan: diagnostikoa, tratamendua, erreadaptazioa eta jarduerara itzultzea.
Astelehenetik ostiralera
7:00etatik 21:30etara
Fisioterapia / Osteopatia: balorazioa, ekografia eta diagnosi osteopatikoa; eskuzko tratamendua, tratamendu inbasiboa, tratamendu osteopatikoa eta azken generazioko instrumentu tratamendua; beharrezko tratamendu saioak; pazientearen errekuperazioa. Behar denean mediku espezialistara, fisioterapia edo osteopatia espezializatura, podologiara eta nutrizioara deribatzea.
Traumatologia: balorazioa, ekografia eta erresonantzia magnetikoaren eta Rx/TAC probaren berrikuspena; mediku diagnosia; ebakuntzara deribatzea edo tratamendu inbasiboa (infiltrazioak, fluido aspirazioa, kaltzifikazio tratamendua); pazientearen errekuperazioa.
Erreadaptazioa: balorazioa, ariketen preskripzioa eta erreadaptazio saioak, kontrolerako bigarren balorazio batekin; pazientearen errekuperazioa.
Erreserbatu online edo deitu iezaguzu. Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 7:00etatik 21:30etara.
